2023,Mar 11

EMAITZA BIKAINAK EUSKADIKO TXAPELKETAN


  • EMAITZA BIKAINAK EUSKADIKO TXAPELKETAN albistearen irudiak

Martxoaren 11n eta 12an, Belaguan, iraupen eskiko Euskadiko txapelketa lehiatu da (skating eran). Larunbatan sprint txapelketa, eta igandean erlojupekoa. 


Emakumezkoen U-14 mailan, June Aranburu Euskadiko txapelduna izan da bi frogetan (500 m. sprint eta 5 km. erlojupekoan). Eta Inge Arín hirugarren izan da bi frogetan.


Emakumezkoen U-16an, Laia Azpilgain hirugarren izan da bi egunetan (1,2 km. sprint, eta 5 km. erlojupekoan). Eta Nerea Cestona bigarrena izan da sprint frogan, eta ezin izan zuen erlojupekoan lehiatu beroketa saioan eroriko baten ondorioz min hartu zuelako. 

Gizonezkoen U-18an, Hodei Juaristi Euskadiko txapelduna izan da bi frogetan (1,2 km. sprint eta 10 km. erlojupekoan).

Emakumezkoen U-20an, Alaia Juaristik bitik bi garaipen lortu du. Laia Arakama txapeldunorde izan da sprintekoan eta hirugarren erlojupekoan. Eta Naroa Amantegi txapeldunorde izan da erlojupekoan (10 km.).

Gizonezkoen U-20 mailan, Jurgi Irurieta Euskadiko txapeldun sortatu da erlojupekoan.

Eta gizonezkoen master (1.982 - 1.973) mailan, Harkaitz La Vegak bitik bi garaipen lortu ditu eta Igor Aranburuk bitik bi txapeldunorde.

Sariak banatu eta gero, Txiki Plazasek merezitako omenaldi bat jaso zuen Alpino Uzturre elkartean eta Neguko kiroletako Euskadiko federazioan egin duen ibilaldi luzearengatik. 

Bejondeizuela guztioi!!!




Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago