2023,Ira 06

ESKALADA IKASTAROA


  • ESKALADA IKASTAROA albistearen irudiak

Gipuzkoako Goi mendi eskolak (GGME) eskalada ikastaro bat antolatu du irailaren 23 eta 24rako Eginon (Araba).


Hastapen ikastarorako luze bakarreko bide hornituak dituzten eskalada eskoletan burujabetasunez eta segurtasunez mugitzeko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratzea da helburu nagusia.

Trebakuntza ikastarorako ordea, bilerak eta bideak horniturik dauden horma luzeetako eskaladan burujabetasun eta segurtasunez mugitzeko ezagutza teoriko-praktikoak eskuratzea izango da.


Informazio gehiagorako eta izena emateko egin klik hemen.