2022,Aza 15

FEDERATU TXARTELA 2023


  • FEDERATU TXARTELA 2023 albistearen irudiak

Azaroaren 28an, 2023 urterako federatu txartelak berritzen hasi gara.


Korreo elektronikoz eskaera egin dezakezu: info@alpinouzturre.EUS korreo elektronikoan.


Tarifak, istripua edukiz gero jarraitu beharreko protokoloa, etab, ..., gure webgunearen "Zerbitzuak" atalean zintzilikatuta daude.


Gogoan izan:

     2023an, EMF txartela modu fisikoan edo ta modu dijitalean "Euskal Mendizale" app bitartez eduki ahal izango dugu.

     2023an, EMF txartelarekin Asturiaseko, Euskadiko, Nafarroako, Aragoiko, Cataluñako, Balearko, Canariako, Madrileko, Murtziako eta Valentziako aterpeetako deskontuez gozatu ahal izango dugu.

     Frantzia aldeko pirineotako aterpeetan (adibidez: ref. Baysselance, ref. Espingo, ref. Estagnous, …), Andorrako aterpeetan (adibidez: ref. Comapedrosa) eta Alpeetako aterpeetan deskontuak edukitzeko FEDME txartela edukitzea ezinbestekoa izango dugu.

     Espainiar federazioak antolatutako ekintzetan parte hartzeko ere FEDME txartela eduki beharko dugu.

     FEDME txartelak, soilik, modu dijitalean izango dira. Federatu bakoitzak bere e-maila edo teléfono mugikorraren bitartez jasoko du txartel dijitala. FEDME txartela “Paso a paso” app bitartez ere eskuratu ahal izango dugu.