2023,Aza 22

FEDERATU TXARTELA 2024


  • FEDERATU TXARTELA 2024 albistearen irudiak

Abenduaren 04an, 2024 urterako federatu txartelak berritzen hasi gara.


Eskaera emailez egin dezakezu: info@alpinouzturre.EUS korreo elektronikoan.


Tarifak, istripua edukiz gero jarraitu beharreko protokoloa, etab, ..., gure webgunearen "Zerbitzuak" atalean zintzilikatuta daude.


Gogoan izan:

1.- 2024an, EMF txartela modu fisikoan edo ta modu dijitalean "Euskal Mendizale" app bitartez eduki ahal izango dugu.

2.- 2024an, EMF txartelarekin Asturiaseko, Euskadiko, Nafarroako, Aragoiko, Errioxako, Kataluinako, Balearko, Canariako, Madrileko, Murtziako eta Valentziako aterpeetako deskontuez gozatu ahal izango dugu.

3.- Espainiar estatuko gainontzeko herrialdetako aterpeetan (adibidez: Andaluzia, Gaztela eta Leon, Extremadura, Galizia, ...), Frantzia aldeko pirineotako aterpeetan (adibidez: ref. Baysselance, ref. Espingo, ref. Estagnous, …), Andorrako aterpeetan (adibidez: ref. Comapedrosa) eta Alpeetako aterpeetan deskontuak edukitzeko FEDME txartela edukitzea ezinbestekoa izango dugu.

4.- Espainiar federazioak antolatutako ekintzetan parte hartzeko ere FEDME txartela eduki beharko dugu.

5.- FEDME txartelak, soilik, modu dijitalean izango dira. Federatu bakoitzak bere e-mailaren bitartez jasoko du txartel dijitala. FEDME txartela “Paso a paso” app bitartez ere eskuratu ahal izango dugu.





Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago