2025,Abe 02
2025,Abe 02
Abenduaren 09an, 2026 urterako federatu txartelak berritzen hasi gara.
Eskaera emailez ere egin dezakezu: info@alpinouzturre.EUS korreo elektronikoan.
Edota whatsappez (Alpino Uzturreren 747456014 telefonoan).
Tarifak, mendi irteerak, istripua edukiz gero jarraitu beharreko protokoloa, etab, ..., gure webgunearen "Zerbitzuak" atalean zintzilikatuta daude.
Gogoan izan:
1.- 2026an, EMF txartela modu fisikoan edo ta modu dijitalean "Euskal Mendizale" app bitartez eduki ahal izango dugu.
2.- 2026an, EMF txartelarekin Asturiaseko, Kantabriako, Euskadiko, Nafarroako, Aragoiko eta Kataluinako aterpeetako deskontuez gozatu ahal izango dugu.
3.- Espainiar estatuko gainontzeko herrialdetako aterpeetan, Frantzia aldeko pirineotako aterpeetan (adibidez: ref. Baysselance, ref. Espingo, ref. Estagnous, …), Andorrako aterpeetan (adibidez: ref. Comapedrosa) eta Alpeetako aterpeetan deskontuak edukitzeko FEDME txartela edukitzea ezinbestekoa izango dugu.
4.- Espainiar federazioak antolatutako ekintzetan parte hartzeko ere FEDME txartela eduki beharko dugu.
5.- FEDME txartelak, soilik, modu dijitalean izango dira. Federatu bakoitzak bere e-mailaren bitartez jasoko du txartel dijitala. FEDME txartela “FEDME” app-aren bitartez ere eskuratu ahal izango dugu.