2025,Ira 29
2025,Ira 29
Alpino Uzturre elkarteak antolatuta, 24. Hernialdera rollerski igoera urriaren 18an 16:00etan lehiatuko da.
Ibilbidea:
Skating motako rolleskiekin, 4 kilometro. Lehenengo 800 metroak lauak izango dira eta ondorengo 3,2 kilometroak igoeran (desnibela 225 m).
Klasiko motako rolleskiekin korritzen dutenek igoera bakarrik (3,2 km.) egingo dute.
Infantilek 1,5 km.ko igoera egingo dute, klasiko eran soilik.
Egitaraua:
15:30ean: dortsalak jasotzea, Hernialdeko Bentan, klasiko motako irteeran.
16:00etan: irteera, skating eran Belate auzoan (Tolosa).
16:05ean: irteera, klasiko eran Hernialdeko Bentan (trenbidearen azpian).
16:10ean: irteera, infantilak klasiko eran Anoetako bidegurutzean.
Sariak:
Infantilak (2012 geroztik jaiotakoak) 1.go neska eta mutila, klasiko motan soilik.
Helduak (1986tik 2011 artean jaiotakoak) 1. neska eta mutila, klasiko eta skating eran.
Beteranoak (1985 baino lehenago jaiotakoak) 1. neska eta mutila, klasiko eta skating eran.
Parte hartzea doan izango da.
Kaskoa, betaurrekoak eta eskuzorroak derrigorrezkoak dira .
Izen ematea DOAN da. Epea: urriaren 15a, asteazkena, 20:00etan.
Izena emateko datuak: izena eta bi abizenak, jaiotze urtea, telefono zenbakia, elkartea eta estiloa.
Izena emateko Alpino Uzturre elkartean (Gudari kalea, 5 - 20400 Tolosa), posta elektrinoz (alpinouzturreeskitaldea@gmail.com) edo 655713562 telefono zenbakian (soilik arratsaldez).
Ibilgailuen aparkalekuak irteera gunean:
Klasiko erako irteera gunetik gertu dagoen industrialdean aparkatu behar da.
SKating erako partaideek toki berean aparkatu behar dute eta, gero, Belateko irteerako gunera bidegorritik barrena gerturatu behar dira.
15:55ean, Hernialdeko plazara iristeko errepidean sartzeko aukera itxiko da. Ordutik aurrera azken korrikalaria pasa arte itxoin behar dute eta, itxiera-autoa pasa ondoren, igoerako errepi-dean sartzeko aukera izango dute, baina ezingo dute itxiera-autoa eta korrikalariei aurreratu.
Ibilgailuen aparkalekuak helmuga gunean:
Ibilgailuak seinalizatutako gunetan aparkatu behar dute (frontoi atzean, Udaletxearen azpikaldean, ...) eta Hernialdeko plazan ezingo da aparkatu, korrikalari, jarraitzaile eta ikusleek gune zabala izan dezaten ziurtatzeko.