Uztailaren 29an, Somiedoko (Asturias) mendi lasterketa (82 km.) lehiatu da.
Bertan Iker Karrerak, Salomon taldekoak eta Alpino Uzturreko bazkidek, helmugan bigarren postuan sailkatzea lortu du (9:09´37), irabazlearengandik minutu bakar batera.
Ikerrek irabazle sortatu den Juanjo Somohanorekin batera osatu du ia lasterketa osoa, bata bestearen babesean. Baina karranpa txiki batzuen ondorioz, Ikerrek amore eman behar izan du garaipenarako lehian.
Gogoan izan dezagun aurreko asteburuan Iker laugarren postuan sailkatu zela Aneto Posets Trail mendi lasterketan (105 km.).
Ikerren hurrengo erronka Chamonixen izango da, abuztuaren 27an.
Mendi lasterketak 300 kilometro izango ditu eta 25.000 metroko desnibela.
Mendi lasterketa hau binakakoa izango da eta Ikerrek Zigor Iturrietarekin batera hartuko du parte.
Zorionak Iker!!!