2021,Mar 28

IMANOL ETA ALAIA, ESPAINIAKO TXAPELDUN


  • IMANOL ETA ALAIA, ESPAINIAKO TXAPELDUN albistearen irudiak

Martxoaren 26 - 28an,  Belaguan, iraupen eskiko Espainiako txapelketa izan da.


Alpino Uzturreko lehiakideek uzta oparoa lortu dute, guztira sei domin lortuz (urrezko bost eta zilarrezko bat).


Gizonezkoen senior mailan, Imanol Rojok, ostiralan sprint lasterketan (km. 1), larunbatan klasiko eran (10 km.) eta igandean skating eran (15 km.), Espainako txapelketa irabazi du urrezko hiru dominak lortuz. 


Emakumezkoen U-20an, Ainara Lakuntza sprint lasterketan (km. 1), klasiko eran (5 km.) eta skating eran (5 km.) laugarrena izan da. Eta Irene Amantegi, hiru lasterketetan ere, bosgarrena.


Emakumezkoen U-18an, sprint lasterketan (km. 1) Alaia Juaristik lehenengo postua eta ondorioz Espainiako txapelduna izatea lortu du. Klasiko eran (5 km.) bigarrena ta zilarrezko domina, eta skating eran (5 km.) garaipena eta Espainiako txapeldun ere izatea. 

Maila berean Olaia Plazasek bosgarren postua, bederatzigarrena eta bosgarrena hurrenez hurren. Eta Naroa Amantegik zazpigarrena, seigarrena eta bederatzigarrena. Ta Laia Arakamak zortizigarrena, zortzigarrena eta hamaikagarrena.


Eta gizonezkoen U-16an, sprint lasterketan (km 1) Hodei Juaristi zazpigarren postuan sailkatu da, klasiko eran (5 km.) ere zazpigarrenean eta skating eran (5 km.) bederatzigarrenean.


Espainiako txapelketa hau Euskal eta Nafar federazioei antolatzea tokatu zaie. Ondorioz, Alpino Uzturre elkarteko hainbat gurasok ardura handiz lana itzel egin behar izan dute dena behar bezala atera zedin. 


Honenbestez, iraupen eskiko denboraldia amaitutzat eman da.


Zorionak guzitoi!!!




     






Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago