2024,Urt 10

IMANOL ROJO


  • IMANOL ROJO  albistearen irudiak

"Oso pozik" dago Imanol Rojok iraupen eskian lortu dituen azken emaitzekin. Denboraldiko bere helburu nagusia Tour de Ski izan da: Munduko Kopako zazpi proba bederatzi egunetan eta hiru lekutan. Sailkapen orokorrean 35. postuan amaitu du, orain arteko bere bigarren sailkapen onena.


Asteburuan Italiako Val Di Fiemmen egon da lehiatzen, eta bereziki hor lortu ditu emaitza onenak. Urtarrilaren 07an, 10 kilometroko proban 19. postuan amaitu zuen, bere bigarren emaitza onena Munduko Kopako lasterketa batean. "Esprintean iritsi nintzen 18. postuan egin zuenarekin, eta postu hori da hain justu orian arte egin dudan onena. Zazpi segundora geratu nintzen lehen hamabost postuetan sartzetik, eta inoiz ez naiz hain gertu izan lehenengoetatik".


Tour de Ski-n egunero "oso ondo" sentitu dela azaldu du. 


"Aurten dena berria izan da: talde guztia zein eski guztiak berriak". Denboraldi honetarako Espainiako Federazioak ez dio babesik eman, eta Team Coop Madshus taldearekin ari da lehiatzen. "Federaziorik gabe horrelako emaitzak lortzea sekulako meritua du".


Bejondeizula, Imanol!!





Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago