2021,Aza 09

IMANOL ROJO, BAIKOR


  • IMANOL ROJO, BAIKOR albistearen irudiak

Imanol Rojo (azaroaren amaieran 31 urte beteko ditu) aurredenboraldiaren amaieran aurkitzen da.


Azaroaren amaieran hasita hastebururo lehiatzen harituko da Olinpiar Jokuak iritsi arte (otsailaren 04tik 20ra, Pekinen). Imanolen hirugarren Olinpiar Jokuak izango dira (Sochi 2014, Pyeongchang 2018 eta Pekin 2022).


"Aurredenboraldia ondo joan da, sasoian nago eta lehiatzen hasteko gogoz nago".


"Olinpiadetan zein izango den emaitza on bat aurreratzea zaila da. Ohitura handiko hainbat herrialdek Munduko Kopara eramaten dituzten baino eskiatzaile gutxiago eramango dituzte, beraz, zergatik ez lehenengo hogei postuetan sartu, eta egun on bat tokatzen bada lehenengo hamarretan".


Pekinen Imanolek hiru lasterketatan hartuko du parte (15 kilometrokoan, 30ekoan eta 50ekoan).


Eutsi horri, Imanol!!!