Otsailaren 03an, Baqueira Bereten (Lleidan), iraupen eskiko Espainiako Sprint txapelketa lehiatu da (skating eran).
Gizonezkoen Máster 1 mailan, Harkaitz Labeaga hirugarren izan da.
Emakumezkoen U-16 mailan, June Aranburu hirugarren sailkatu da.
Emakumezkoen U-14 mailan, Inge Arin txapeldunordea sortatu da.
Eta gizonezkoen U-12an, Iker Aranburu ere txapeldunorde.
Hodei Juaristi eta Libe Curras ere bertan izan dira lehian.
Eta otsailaren 04an, distantzi luzeko Espainiako txapelketa lehiatu da (klasiko eran).
Elur faltarengatik 42 kilometroko lasterketa 32 kilometrokoa izatera pasatu da senior eta máster mailakoentzako; eta 21 kilometrokoa 18,5 kilometrokora U-20 eta U-18koentzako.
Gizonezkoetan, senior mailan, Imanol Rojo txapeldun sortatu da helmugan 1:08´32" denbora eginez. "Niretzako beti da berezia hemen parte hartzea etxean bezala sentitzen naizelako. Azkenean, gainontzeko eski estazioen elur faltaren baldintzak ikusita, gaurko proba modu oso duinean egin ahal izan da. Gainera, niretzako gaurkoak oso entrenamendu ona suposatzen du datozkidan lasterketetarako" esan du Imanolek.
Master1 mailan, Harkaitz Labeaga laugarren sailkatu da, eta Igor Aranburu 5. postuan.
Emakumezkoen U-20 mailan Naroa Amantegi laugarren sailkatu da; eta gizonezkoen U-18an Hodei Juaristi bostgarren.
Zorionak, guztioi!!!