Urriaren 22an, XXI Hernialdeko rollerski igoera lehiatu da Alpino Uzturrek antolatuta.
61 eskiatzailek hartu dute parte.
Imanol Rojo jaun eta jabe izan da skating erako gizonezkoen helduak mailan (4 km.), 11´53" denbora eginez helmugan.
Alaia Juaristik (bigarren emakumezkoen helduak mailako skating eran), Harkaitz Labeagak (bigarren gizonezkoen helduak mailan klasiko eran), Naroa Amantegik (garaile emakumezkoen helduak mailan klasiko eran), Laia Azpilgainek (bigarren emakumezkoen helduak mailan klasiko eran), Olaia Plazasek (hirugarren emakumezkoen helduak mailan klasiko eran), June Aranburuk (garaile emakumezkoen infantil mailan) eta Inge Arinek (bigarren emakumezkoen infantil mailan) podiuma zapaltzea lortu dute.
Alpino Uzturreko Igor Aranburuk, Hodei Juaristik, Mikel Plazasek, Luis Ángel Gonzalezek, Patxi Amantegik eta Nerea Cestonak ere partu hartu dute.
Lasterketa hau aurrera atera zedin lagundu duten guztiei eskertza eman nahi die antolakuntzak.