2021,Ots 26

IMANOL ROJO MUNDUKO TXAPELKETAN


  • IMANOL ROJO MUNDUKO TXAPELKETAN albistearen irudiak

Otsailaren 24tik martxoaren 07a bitartean, Oberstdorf estazioan (Alemania), iraupen eskiko munduko txapelketak ospatu dira.


Imanol Rojo (30 urte), espainiar selekzioko beteranoena, hiru lasterketatan izan da lehian. Denboraldiaren hasiera eder bat egin eta gero egin dio aurre Imanolek Munduko Txapelketa hauei, Tour de Ski frogan top 20a lortu ostean. Eta top 20 hau hobetzea eta top 10ean sartzea izan da bere erronka.


Imanolen egutegia hauxe izan da:

otsailak 27: 30 kilometroko lasterketa (15 km. klasiko eran eta 15 km. skating eran). 

19. postuan sailkatu da helmugan (irabazlearengandik 02´49"ra). 

Imanol Rojo: "Oso pozik nago lortutakoarekin. Lasterketan dena oso ondo joan da. Emaitzak ikusita, herrialde indartsuenetako eskiatzaileekin nago borrokan, eta horrekin geratzen naiz".


martxoak 03: 15 kilometro skating eran.

33. postuan sailkatu da, helmugan 36´34" denbora eginez (irabazlearengandik 02´45"ra).


martxoak 07: 50 kilometro klasiko eran. 

18. postuan sailkatu da, 2 ordu 13´44" denbora eginez helmugan (irabazlearengandik 02´52"ra). 


Zorionak Imanol!!!





Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago