Urtarrilaren 14an eta 15ean, Joseba Rojok, Irati Izagirrek eta Olaia Plazasek Espainiako
txapelketan podiumera igotzea lortu zuten Tuxent - La Vansa (Lleida) iraupen eski
estazioan.
Urtarrilaren 14an, Imanol Rojok Espainiako txapelketa irabaztea lortu zuen sprint lasterketan (1,4 km.). Irati Izagirrek, U-20 mailan, hirugarren postua lortu zuen sprint lasterketan (1,4 km.). Olaia Plazasek, U-14 mailan, hirugarren postua sprint lasterketan (0,8 km.).
Urtarrilaren 15ean, Imanol Rojok Espainaiako txapelketa irabazi zuen 15 kilometroko klasiko estiloan.
Irati Izagirrek, U-20 mailan, bigarren postua lortu zuen 10 kilometroko luzeran klasiko estiloan. Iratik 37´56´´ behar izan zituen helmuga zeharkatzeko eta zilarrezko medaila lortzeko.
Olaia Plazasek, U-14 mailan, bigarren postua lortu zuen 2,5 kilometroko luzeran klasiko estiloan. Olaiak 13´16´´ behar izan zituen helmuga zeharkatzeko eta zilarrezko medaila lortzeko.
Azpimarratzekoa Mikel Plazasek bi egunetan 4. postua lortu duela.
Zorionak!!!