2026,Mar 02

MAROKORA BIDAIA


  • MAROKORA BIDAIA albistearen irudiak

Alpino Uzturre Elkarteak abuzturako Marokora bidaia antolatu du. Bertan Atlas-eko hainbat gailur igotzeko aukera izango dugu, baita mendi altuena dan Toubkal (4.167 m) ere.


Talde mugatua: gehienez 20 mendizalez osaturiko taldea izango da. 

Bidaiak 8 eguneko iraupena izango du. 

Abuztuan izango da eta data zehatzak mendizaleen arabera finkatuko ditugu.


Prezioa izena eman duten arabera izango da (dena barne, garraioa mendian, alojamendua eta otorduak, ura ezik).  Hegazkina preziotik kanpo gelditzen da.


Federatuta egotea derrigorrezkoa izango da.

Bazkideek lehentasuna izango dute izena ematerakoan.

Ez bazkideek 10 euro gehiago ordaindu beharko dute. 


Informazio gehiago edo izena emateko: info@alpinouzturre.eus edo 747456014 telefonoan.








Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago