2015,Urr 15
2015,Urr 15
Egiten ari zaren mendiko jarduera batean Mastin arrazako txakurrekin topatuz gero, jarrai itzazu aholku hauek:
1- Saiestu ezazu aurrez aurreko egoera. Artaldea inguratu ezazu.
2- Taldean bazoaz, taldekideak batu itzazu. Taldea sakabanatuta joanez gero, artaldea erasotzeko estratejia bat bailitzan ulertu baitezake txakurrak.
3- Makil bat eramanez gero, eraman ezazu bistan. Baina ez ezazu erabili txakurra mehatxatzeko. Txakurrak badaki makilak agintea ematen diola makila edo bastoia daramanari.
4- Babestu itzazu umeak eta galerazi umeak txakurrarengana gerturatzea.
5- Ez zaitez joan zure txakurrarekin Mastin txakurrak egon daitezkeen tokietara.
Beldurrezko egoera batean:
1- Errieta egin tinko jarrita.
2- Inguratu lur eremua lasaitasunaz.
Erasotua izanez gero:
1- Agintariak jakinaren gainean jar itzazu, ahalik eta datu gehien emanez.
2- Jar zaitez harremanetan GMFrekin kasuarekin aurrera jarrai dezaten.