Naroa Uria laugarren sailkatu da Zestoako Kobaz Koba mendi lasterketan (25 km. eta 1.450 m. desnibela metatua). 2:56´46" denbora egin du helmugan.
Yashira Navas 11. postuan sailkatu da.
Gizonezkoetan berriz, Ion Intxausti 11. postuan helmugaratu da, Mikel Goikoetxea 18.ean.
Bertan lehian aritu dira ere Amaiur Urkia, Javier Martínez, Rafa Juárez eta Julian Galarza.
Kobaz Koba mendi lasterketa motzan (15 km. eta 750 m. desnibela), emakumezkoetan Erika Álvarez bostgarren postuan sailkatu da. Eta gizonezkoetan, Endika Trula 11.ean.
Egun berean, Zaramillon (Bizkaia), Apuko mendi lasterketa ere lehiatu da (30 km. eta 1.600 m. desnibela metatua). Bertan Jokin Uribetxeberria 16. postuan (helmugan 2:35´07") eta Asier Urbistondo izan dira.
Eta Zarrakaztelun (Nafarroa), Larrate Trail mendi lasterketan (21 km.), Argider Txurruka bostgarren sailkatu da.
Bejondeizuela!!!