2024,Uzt 22

OIER ETA AINHOA, BIGARREN


  • OIER ETA AINHOA, BIGARREN albistearen irudiak

Uztailaren 20an, Bidarrain (Behe Nafarroa), mendi lasterketen Euskal Herriko Kopa Linearako puntugarria izan dan seigarren proba lehiatu da.


Emakumezkoen Lineako mendi lasterketan (24 km. eta 1.700 m. desnibela metatua), Ainhoa Intxausti bigarren sailkatu da. Naroa Uria 7. postuan sailkatu da, Argider Txurruka 20.ean.

Gizonezkoetan ordea, Oier Zubeldia bigarren sailkatua izan da, Aitor Eceiza zazpigarrena eta Endika Trula bederatzigarrena. 


Euskal Herriko Kopako hurrengo hitzordua Askainen (Lapurdi) izango da, irailaren 21ean.


Bestalde, Benasquen, Vuelta al Aneto mendi lasterketan (55 km. eta 3.630 m. desnibela metatua) Ana Goya bigarren sailkatu da emakumezkoen beteranoen mailan.
Vuelta de las Tucas mendi maratoian (42 km. eta 2.500 m. desnibela metatua) Andoni Uzkiano zazpigarren sailkatu da eta emakumezkoetan Ainhoa Egiguren 21.ean postuan.
Vuelta a Cerler mendi lasterketan (27 km.) Asier Ayerza 11. postuan helmugaratu da.
Eta azkenik, Vuelta al Molino Cerler mendi lasterketan (9 km.) emakumezkoen kadete mailan bigarren sailkatu da Magali Lekue.

Villabonako Triku Harri mendi lasterketan (22 km.) Jon Ubide (13. postuan helmugan) eta Julian Galarza izan dira.
Andorrako Arinsal Skyrace mendi lasterketan (19 km.) Eneko Morales 5.a izan da.
Berriatuako Legarmendi KB mendi lasterketan Irati Casais izan da lehian.
Eta Torrelavegan Asier Urbistondo lehian aritu da Monte Dobra Trailean (14 km.).

Bejondeizuela guztioi!!!





Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago