2024,Mai 18

OIER ZUBELDIA, BIGARREN TXINDOKIN


  • OIER ZUBELDIA, BIGARREN TXINDOKIN albistearen irudiak
  • OIER ZUBELDIA, BIGARREN TXINDOKIN albistearen irudiak
  • OIER ZUBELDIA, BIGARREN TXINDOKIN albistearen irudiak
  • OIER ZUBELDIA, BIGARREN TXINDOKIN albistearen irudiak

Maiatzeren 18an, Txindokiko Kilometro Bertikala (3,6 km. eta 980 m. desnibela) mendi lasterketa lehiatu da. Mendi lasterketa hau Euskal Herria KB Kopako lehenengo lasterketa puntuagarria izan da. 


Bertan Oier Zubeldia bigarren sailkatu da (helmugan 37´39" denbora eginez). Postu hau dela eta, Oier Euskal Selekzioren deialdian sartu dute ekainaren 02an, Valdezcarayen (Errioxa), lehiatuko den Espainiako KB txapelketarako. 

Mikel Gabirondok 26. postuan amaitu du (43´04"), Julen Gastonek 28.ean (43´13") eta Eneko Tijerok 74.ean (48´36").


Bestalde, Erika Álvarezek 5. postuan amaitu du Goizuetako mendi lasterketa (25,8 km.).

Eta Amaiur Urkiak 6. postuan amaitu du Los 10.000 del Soplao mendi lasterketa (110 km.).


Bejondeizuela!!!



Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago