2018,Mar 12

POSTU ONAK IRAUPEN ESKIAN CANDANCHUN


  • POSTU ONAK IRAUPEN ESKIAN CANDANCHUN albistearen irudiak

Martxoaren 10ean eta 11ean, Candanchun, iraupen eskiko Espainiako Koparako puntuagarriak izan diren 3. ta azken sprint lasterketa, eta 5. lasterketa skating estiloan lehiatu dira. 


Gizonezkoen U-18 mailan Mikel Plazas sprint lasterketan (1.500 m.) 2. postuan sailkatu da helmugan eta skating erako lasterketan (10 km.) 4. postuan.

Emakumezkoen U-18 mailan Ainara Lakuntza sprint lasterketan (1.500 m.) 5. postuan sailkatu da eta skating erako lasterketan (5 km.) 9. postuan; Irene Amantegi berriz, sprintean 6. postuan eta skatingekoan 10.ean.

Emakumezkoen U-16 mailan Olaia Plazas sprint lasterketan (800 m.) eta skating erakoan (5 km.) laugarren postuan sailkatu da. 

Emakumezkoen U-14 mailan Berenize Lavin sprint lasterketan (800 m.) bigarren postuan sailkatu da, Alaia Juaristi 3., Irati Azpilgain 4., Laia Arakama 5. eta Naroa Amantegi 11.; eta skating erako lasterketan (5 km.) Berenizek garaipena lortu du, Alaiak bigarren postua, Irati Azpilgainek 5.a, Laia Arakamak 6.a eta Naroa Amantegik 13.a.

Gizonezkoen U-12 mailan Hodei Juaristik sprintean (800 m.) 3. postuan sailkatzea lortu du eta skating erako lasterketan 4. postuan.


Zorionak guztioi!!!


Hurrengo martxoaren 23an eta 24an, Candanchun ere, skating erako eta errelebotako Espainiako txapelketak lehiatuko dira. 



Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago