2026,Urt 17
2026,Urt 17
Urte honetan mendian lasterka ariko diren taldekideak aurkeztu ditu Alpino Uzturre elkarteak Asunción Klinika babeslearen aurrealdean. Guztira, 20 kidek osatuko dute taldea eta, dagoeneko, begiz jota dituzte zenbait lasterketa.
Helburuei dagokienez, Andoni Uzkiano taldekideak zera azaldu du: “Alpino Uzturrek askatasun osoa ematen digu. Bakoitzak bere helburu pertsonalak jartzen ditu. Baina, aurten Euskadiko kluben arteko txapelketa Tolosako T3Tan izango denez, lasterketa hau galdu ezin den hitzordu horietako bat izango da".
Hauek dira taldekideak: Enara Agote, Lia Alonso, Erika Álvarez, Igor Arostegi, Ione Cerezo, Sergio De Oliveira, Aitor Eceiza, Alaitz Egaña, Ainhoa Egiguren, Ion Ander Iparragirre, Ainhoa Iraizoz, Uxer Mozo, Ainhoa Portugal, Maialen San Sebastián, Argider Txurruka, Jokin Uribetxeberria, Amaiur Urkia, Andoni Uzkiano, Amets Uzkudun eta Jon Vallejo.
Zorte on!!!