2018,Api 04

TXIKI PLAZAS, POZIK TALDEAREN EMAITZEKIN


  • TXIKI PLAZAS, POZIK TALDEAREN EMAITZEKIN albistearen irudiak

"Alpino Uzturreko iraupen eskiko taldearen denboraldia oso ona izan da" jakinarazi du Txiki Plazasek, Alpino Uzturreko iraupen eskiko taldearen arduradunak. 


Lehenik eta behin Xanti Saizarren laguntza eskertu nani izan du, "lan administratibo ordainezina egiten du eskiko taldearentzat."


"Kirolariak oso ondo aritu dira, eta emaitza politak lortu dituzte. Espainiako txapelketan Berenize Lavinek klasiko eran eta skating eran garaipena lortu du U-14 mailan, U-16an Olaia Plazasek klasiko eran bezala. U-18an Mikel Plazasek klasiko eran eta skating eran 3. postuan sailkatu da, Martxa Beret lasterketan bezala."


"Euskadiko txapelketan, nafarrekin batera egin da, Berenizez, Olaiaz eta Mikelez gain, Ainara Lakuntzak dominak lortu ditu U-18 mailan, Hodei Juaristik U-12 mailan eta Alaia Juaristik U-14an."


"Mikel eta Olaia Plazas estatuko selekzioarekin ere lehiatu dute, adibidez Frantzian eskolarrentzako munduko txapelketan". 


Imanol Rojoz ere berba egin du Txikik: "Oso denboraldi ona burutu du. Berriro olinpiadetan parte hartu du, eta esan beharra dago espainiar estatuan oso talde gutxi daudela bi olinpiadetan lehiatu duten kirolari bat daukatenak. Bera oso gustora geratu da bertan egindako lanarengatik, batez ere 50 kilometroko lasterketan. Munduko Kopan berriz aurrera pausu garrantzitsuak eman ditu. Aipatzekoa da Dobiaccon lortutako 39 puntuak, jakinda zein zaila den 60 puntutik jeistea."


Eta hurrengo denboraldira arte zer? "Orain atsedenalditxoa egin beharko da. Hurrengo denboraldia maiatzaren erdialdean prestatzen hasiko gara, mendi martxak, mendi lasterketak, bizikleta eta rollerski eginez, intentsitate handirik gabe baina orduak sartuz." 


Iraupen eskiko taldean sartzeko ateak zabalik daudela azaldu du Txikik: "Norbaitek gurekin lehiatu nahi baldin badu, gurekin harremanetan jar dadila eta azalduko diogu nola antolatzen garen."


Zorionak Txiki!!!




Txiki Plazas


Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago