2024,Mar 08

URREZKO INTSIGNIA EMATEA


  • URREZKO INTSIGNIA EMATEA albistearen irudiak
  • URREZKO INTSIGNIA EMATEA albistearen irudiak

2024an, mende bat beteko du Euskal Mendizale Federazioak. 

1924ko maiatzaren 18an jaio zen, Elgetan, Federación Vasconavarra de Alpinismo izenarekin. Urteurren hori ospatzeko ekitaldi-programa zabalaren barruan, EMFk ez ditu ahaztu nahi izan bere ibilbidearen zati handi batean leial izan zaizkion pertsona guztiak.


Ondorioz, gutxienez 40 urte jarraian federatuta daramatzaten gipuzkoar mendizaleek urrezko intsignia bana jasoko dute. Tartean, Alpino Uzturreko hamalau mendizale dira sarituak. 

Hamalau mendizaleak hauek dira: Jorge Bello, José Manuel Barriola, José Antonio Arruabarrena, José María Arrigain, Juan José Aguirre, José Luis Areizaga, Ana Teresa Iturralde, Ramón Artola, Xanti Saizar, Ana Isabel Zubeldia, Leonardo San Sebastián, José Ignacio Otermin, Isidro López eta Luis Ángel González.


Gipuzkoako federatuei urrezko intsigniak emateko ekitaldi xumea Tolosan izango da, Leidor zineman, apirilaren 24an, 18:30ean.


Bejondeizuela!!!



Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago