2019,Urr 19
2019,Urr 19
Urriaren 19an, Alpino Uzturrek antolatuta, XIX. Hernialdeko rollerski igoera lehiatu da, ligarako laugarren lasterketa puntuagarria. Guztira 60 eskiatzailek hartu dute parte, skating eta klasiko eran, helduen eta txikien mailan.
Skating eran, senior gizonezkoetan, Mikel Plazas hirugarren izan da helmugan 13´32" denbora eginez. Eta emakumezkoen senior mailan Alaia Juaristi bigarren, laugarren Irati Azpilgain eta bostgarren Laia Arakama.
Klasiko estiloan, emakumezkoen senior mailan, Olaia Plazas bigarren sailkatu da (16´30"), Berenize Lavin hirugarren, Naroa Amantegi laugarren eta Irene Amantegi seigarren.
Antolakuntzak eskerrak eman nahi die lasterketa hau beste behin posible egitea izan den guztiei (partaideak, bolondresak, Tolosako udala, Hernialdeko udala eta Insalus).