2015,Abe 18
2015,Abe 18
GMFk (Gipuzkoako mendizale federazioa) eskaria luzatu zion Foru Aldundiari Zilar itsasargiko "Gokyo" bidea berrekipatu eta bertan eskalatzeko.
Foru Aldundiko teknikariek egin beharreko azterketak egin ondoren, bidea berrekipatu eta uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartean bertan eskalatzeko baimena eman dute.
Bide honetan uztailetik abendura arte eskalatu ahal izango da, urtarriletik ekainera bertan babestutako espezie batek kumatzen duelako.
GMFk dei egiten die eskalatzaile guztiei Foru Aldunditik jasotako baimenak eta debekuak errespetatu ditzaten.