2019,Abe 15
ARBIZU - PUTXERRI - LIZARRUSTI 2019-12-15
Irteera data: | 2019-12-15 |
Bukaera data: | 2019-12-15 |
Ordutegia: | Irteera 07:30ean San Franziskotik |
Herria: | ARBIZU |
Iraupena: | 5,30 ordu |
2019,Abe 15
Irteera data: | 2019-12-15 |
Bukaera data: | 2019-12-15 |
Ordutegia: | Irteera 07:30ean San Franziskotik |
Herria: | ARBIZU |
Iraupena: | 5,30 ordu |
Ibilaldi polit batekin eman dio amaiera urteari Alpino Uzturre mendi elkarteak. Aurreko bi irteerak bertan behera gelditu ondoren, eguraldi txarragatik eta jende gutxik eman zuelako izena, 31 mendizale abiatu dira Arbizutik gora. Pagadi ederrak zeharkatzeko aukera izan dute goiz osoan zehar, baita hagin erreserba ere. Artabakarko borda pasa eta Putterriko gaineraino igo dira. Bista ederrak izan dituzte bertan eguraldi ederrari esker. Eta Mariren bizilekutik aurrera jaitsiera izan dute Lizarrustiko mendateraino. Bertan autobusez etorritako elkarteko beste dozena bat kide izan dituzte zain elkarrekin mahaiaren inguruan babarrunak janez urteari bukaera emateko.
**********************************************************************************************
2019ko azken mendi txangoan Putxerri mendia (1.296 m.) igoko dugu, Sakanaren gainean Aralarko mendikatean kokatuta dagoena. Putxerri Aralarreko gailur garrantzitsuenetakoa da, nahiz eta beste gailurreetatik aparte egon.
Txangoa Arbizun hasiko dugu.
Ohiko legez, urtea bazkari batekin agurtuko dugu.
Irteera: 07:30ean San Frantziskotik.
Txangoaren luzera: 16 km.
Iraupena: 05,30 ordu. Desnibela metatua: 1.000 m.
Autobusa: bazkideak 13 euro, eta ez bazkideak 15 euro.
Ondoren, 14:15ean, babarrun bazkaria, Lizarrustiko gainan ospatuko duguna: babarrunak, oilaskoa, postrea eta kafea. Bazkariaren prezioa: 24 euro.
Bazkarira bakarrik doazenentzat, autobusa San Franziskotik 12:15ean aterako da.
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera : gure web orri berrituan alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.