2024,Mar 17
BAKIO - GARBOLA - SUKARRIETA 2024-03-17
Irteera data: | 2024-03-17 |
Bukaera data: | 2024-03-17 |
Ordutegia: | 07:30ean San Frantziskotik. |
Herria: | BAKIO |
Iraupena: | 5 ordu t´erdi |
2024,Mar 17
Irteera data: | 2024-03-17 |
Bukaera data: | 2024-03-17 |
Ordutegia: | 07:30ean San Frantziskotik. |
Herria: | BAKIO |
Iraupena: | 5 ordu t´erdi |
Txakolinaren herritik Sabino Aranaren herrirako zeharkaldia izan da Alpino Uzturreren martxokoa. Bakiora iritsi orduko San Jose azokaren muntaketa topatu dute (gero jakin dute Jose Angel Iribar Athleticeko atezain historikoa izan dela festaren aitabitxia), baina mendizaleek txintxo-txintxo mendira jo dute, aldapa gogorrarekin hasiz eguna. Gaztelugatxeko San Joan ermita ikusi eta Aznabarra, Burgoa eta Garbola tontorrak igo ondoren, Sollubeko mendatean hamaiketakoa izan dute 27 mendizaleek, Bermeo alderako ikuspegi ederra zutela parean. Ondoren azken tontorra igo, Katillotxu, trikuharriz inguratuta, eta Sukarrietara jaisteko aldapa pikoa izan dute. Padura ertzeko Toña parkean bazkaldu eta etxera itzuli dira. Ibilbide zehar Kantauri itsasoa, Izaro uhartea eta Urdaibai naturgunea izan dute bistan askotan eta eguraldi bikaina bidelagun.
****************************************************************************************************************************************
Bizkaiako eta Euskal Herriako kostaldeko leku politenetakoetatik izango da ibilaldia, Gaztelugatxe eta Urdaibai lotzen baitu.
Altuera handirik ez duten Burgoa (451 m.), Garbola (477 m.) eta Katillotxu (336 m.) mendiak igoko dira, Sollubeko mendatetik pasatuz Sukarrietan bukatzeko.
Bista ederrak eta eukalipto basoak izango dira nagusi txangoan zehar.
18,3 km. 846 m. 871 m. 05:30
Irteera: 07:30ean San Frantziskotik.
Autobusa: bazkideek 13 euro, eta ez bazkideek 15 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko: alpinouzturre.eus gure webgunean, info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 telefonora deituz.