2016,Mai 08
BELATE - AURITZ BURGUETE 2016-05-08
Irteera data: | 2016-05-08 |
Bukaera data: | 2016-05-08 |
Herria: | Auritz - Burguete |
Iraupena: | 5 ordu / 9 ordu |
2016,Mai 08
Irteera data: | 2016-05-08 |
Bukaera data: | 2016-05-08 |
Herria: | Auritz - Burguete |
Iraupena: | 5 ordu / 9 ordu |
Haizea izan zen igandeko protagonista Belate-Auritz mendi zeharkaldian. Ibilaldi osoan presente egon zen, baina batez ere indar handiz jo zuen haizean zatian, Artesiaga bitarte. Euririk ez zen izan martxa osoan. Guztira 41 mendizale elkartu ziren, horietako asko XIV Orduko Martxarako prestatzen ari direnak. Mendizale batzuk Urkiagako mendatean bukatu zuten txangoa, baina gehienek amaiera arte jarraitu zuten. Oraingoan tontorrik ez zen pasatu, nahiz eta inguruan izan Okolin, Saioa, Adi, Okoro, Mendiaundi, Menditxuri eta beste mendi batzuk. Auritzen bazkaldu ondoren, Artzibar eta Oroz-Beteluko prozesioa Orreagatik bueltan ikusi ahal izan zuten. Maiatzeko eta ekaineko igandeetan, txandaka, inguruko herriak Orreagako Ama Birjinari omen egitera joaten dira
**************************************************************************************
Nafarroan zehar , Belate mendatetik , Auritz - Burguetera GR-12 bidetik.
Euskal Herria Ekialdetik Mendebaldera zeharkatzen duen ibilaldi honek kantauriar eta mediterranear isurialdeak banatzen dituzten mendiak zeharkatzen ditu.
Bideoa :
https://www.youtube.com/watch?v=6D8G7_nXF24
BI AUKERA :
1.- MOTZA : BELATE - URKIAGA
Luzeera : 18 km.
Iraupena : 5 ordu
Igoera guztia : 895 m.
Jetsiera guztia : 806 m
2.- LUZEA : BELATE - URKIAGA - AURITZ / BURGUETE
Luzeera : 33 km.
Iraupena : 9 ordu
Igoera guztia : 1506 m.
Jetsiera guztia : 1439 m.
Bus irteera : 6,30tan San Franziskotik
Bazkideak : 13 euro
Ez bazkideak : 15 euro
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera : gure web orri berrituan alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.