2021,Aza 21
DONOZTIRI - GARRALDA - URKOI 2021-11-21
Irteera data: | 2021-11-21 |
Bukaera data: | 2021-11-21 |
Ordutegia: | Irteera 07:30ean San Frantziskotik |
Herria: | DONOZTIRI |
Iraupena: | 5,30 ordu |
2021,Aza 21
Irteera data: | 2021-11-21 |
Bukaera data: | 2021-11-21 |
Ordutegia: | Irteera 07:30ean San Frantziskotik |
Herria: | DONOZTIRI |
Iraupena: | 5,30 ordu |
Iparraldera jo du gaurkoan Alpino Uzturre mendi elkarteak, eta ezin zuen iparralderago joan, izan ere Garralda eta Urtsua dira Euskal Herrian iparraldeen dauden mendiak, Pirinioetatik urrunenak. 20 kilometroko ibilaldia, desnibel handirik ez, eta zatirik handienean eguraldi ateria. Horri esker Garraldako gailurretik ikuspegi zabala izan dute Alpinoko 15 mendizaleek, Ipar Euskal Herriko eta Pirinioetako gailur asko bereiztuz. Txangoaren azken zatian ordea, Urtsuako igoeran, lainotu egin da eta euria egin du tarte batean, beraz bigarren tontor horretan ezin izan dute paisaiaz gozatu eta lehenbaitlehen behera jo dute, Urkoiko helmugara lehebaitlehen iristeko.
*******************************************************************************************************************************
Txangoa Iparraldera izango da. Lapurdin eta Behe Nafarroan ibiliko gara.
Irteera: 07:30ean San Frantziskotik.
Txangoaren luzera: 20,7 km.
Iraupena: 05:30 ordu
20,7 km. 1.077 m. 5,30 ordu
Autobusa: bazkideak 13 euro, eta ez bazkideak 15 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.