2015,Abe 13
Etxarri Aranaz-Etzegarate 2015-12-13
Irteera data: | 2015-12-13 |
Bukaera data: | 2015-12-13 |
Herria: | Etxarri Aranaz |
Iraupena: | 5 ordu |
2015,Abe 13
Irteera data: | 2015-12-13 |
Bukaera data: | 2015-12-13 |
Herria: | Etxarri Aranaz |
Iraupena: | 5 ordu |
Ibilaldi ederra eginez eta babarrunak janez eman genion bukaera 2015eko denboraldiari abenduaren 13an. Lehendabizi Etxarri-Aranazetik Etxegaraterako ibilbidea egin genuen. Etxarri-Aranazko kanpingetik abiatuta, harizti eta pagadi politak zeharkatu genituen, Larreluze eta Igartzako trikuharriak eta Intsusburu eta Balankaleku gailuarrak pasatuz. Eguraldia portatu zen, ateri denbora guztian, haize fina izanik goialdean. Orbel dezente zapaltzeko aukera izan genuen, baita lokatz ugari ere tarte batzuetan. Eta amaitzeko, elkarteko mendizale beterano batzuk elkartu zitzaizkigun ibiltarioi Etxegarateko Alai jatetxean denok elkarrekin urte amaierako bazkari ederra egiteko babarrunen inguruan, kantu artean amaituz. 100 mendien lehiaketa burutu duten Kepa Lesaka eta Joxemi Saizar bazkideei diploma eman zien Zigor Oiarbide zuzendaritzakideak. Urte berri on!
*****************************************************************************************************************
Etxarri Aranazko arbasoek utzitako trikuharrien arrastoei segituz, pagadian murgilduko gara denboran eta espazioan bidaiatzeko asmoz.
Bideoa :
Irteera : goizeko 8,00tan San Franziskotik
Ibilbidea Etxarrin hasita, San Adrian baselizatik pasatuz, Etzegaraten bukatuko da, Intusburu ( 945 m ) mendia igoz,
Luzeera : 18 km.
Iraupena : 5 ordu.
Igoera guztia : 983 m.
Jeitsiera guztia : 904 m.
Ondoren, (14,30) babarron bazkaria, Etzegarateko, Alai Jatetxean ospatuko dugu.
MENUA :
Babarronak
Kostilla patatekin
Flana
Kafea
Bazkariaren prezioa : 22 euro.
Autobusaren prezioa : 8 euro.
Oharra : Bazkarira bakarrik dijoaztenentzat , autobusa San Franziskotik aterako da 13,00tan.
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera : gure weborri berrituan alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz, edota 943652789 telefonora deituz.