2018,Ots 25
GOIZUETA - IZU - UNANUA - IGANTZI 2018-02-25
Irteera data: | 2018-02-25 |
Bukaera data: | 2018-02-25 |
Herria: | GOIZUETA |
2018,Ots 25
Irteera data: | 2018-02-25 |
Bukaera data: | 2018-02-25 |
Herria: | GOIZUETA |
Eguraldi ederra izan dute Alpino Uzturre elkarteko irteerarako animatu diren 30 mendizaleek eta programatuta zegoen Unanua mendiaz gain, Izu ere igotzeko aukera izan dute. Goizuetatik abiatu eguraldi frexkoarekin eta berehala berotu dira aldapan gora. Eguzkia lagun izan dute ibilbide osoan zehar. Igantzira iritsi, bazkaldu eta Lesakan buelta bat emateko ere aukera izan dute.
*********************************************************************************************
Goizuetatik, Igantzi herrira, Artikutza erreserba naturaletik pasatuz eta Unanua ( 654 m.) mendia igoz. Baso ederrak, aztarna historikoen gordeleku.
Mendi hauetako baliabide naturalak ugariak direnez, historiaurretik etengabe ustiatuak izan dira bertako larre, baso, ur eta meatzak. Horrela bada, antzina-antzinatik Artikutzan izan den gizapresentziaren lekuko ugari miretsi ahal izango dugu honako ibilbidean: historiaurreko monumentuak, ikazkinen txondor plazak, Erdi Aroko burdinolak... eta hori guztia, erreserba natural paregabe batean.
Irteeraren bideoa :
https://www.youtube.com/watch?v=wIU9u_GvCmU