2022,Uzt 16
GRAND BARBAT (2.814 M.) - 2022 UZTAILA 16-17
Irteera data: | 2022-07-16 |
Bukaera data: | 2022-07-17 |
Ordutegia: | Irteera 06:30ean San Frantziskotik |
Herria: | CAUTERETS |
Iraupena: | 7 ordu |
2022,Uzt 16
Irteera data: | 2022-07-16 |
Bukaera data: | 2022-07-17 |
Ordutegia: | Irteera 06:30ean San Frantziskotik |
Herria: | CAUTERETS |
Iraupena: | 7 ordu |
**************************************************************************************************************
Mendi irteera uztailaren 16 - 17an izango da, Frantzia aldeko pirineotara.
Grand Barbat (2.814 m.) mendia igo ahal izango da, eta Estaing eta Cauterets bailarak banatzen dituen mendilerroko gailurrik esanguratsuena da.
Ostatua Ilheou aterpean (1.988 m.) hartuko dugu, eta erreserba 13 lagunentzako mugatuta dago. Aterpeak dutxa bakarra dauka.
Uztailak 16 (larunbata):
Autobusa 06:30ean aterako da San Frantziskotik.
Mendi txangoa Estaing lakuan (1.168 m.) hasiko da, eta Ilheou aterpean (1.988 m.) amaitu. GR-10aren markekin seinalizatuta dago. Distantzia: 10 kilometro.
10 km. 1086 m. 315 m. 4 ordu
Grand Barbat (2.814 m.) mendia igo ahal izango da (aukerakoa da, ez da derrigorrezkoa). Aukera honen iraupena 7 ordu t´erdikoa da.
13 km. 1856 m. 1100 m. 07 ordu t´erdi
Uztailak 17 (igandea):
Mendi txangoa Ilheou aterpean hasiko da, eta Embarrat lakutik, Nere lakutik eta Wallon Marcadau aterpetik igaro eta gero, Pont d´Espagnen (Cauterets) amaituko da.
18,5 km. 755 m. 1262 m. 06 ordu t´erdi
Prezioa: 60 euro (autobusez bidaia eta pentsio erdia aterpean barne).
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.