2022,Abe 18
TOLOSAKO MUGAK 2 - PASABAN - IRUNTXUR - IKAZTEGIETA 2022-12-18
Irteera data: | 2022-12-18 |
Bukaera data: | 2022-12-18 |
Ordutegia: | Goizeko 08:00etan San Franciscon. |
Herria: | TOLOSA |
Iraupena: | 4 ORDU |
2022,Abe 18
Irteera data: | 2022-12-18 |
Bukaera data: | 2022-12-18 |
Ordutegia: | Goizeko 08:00etan San Franciscon. |
Herria: | TOLOSA |
Iraupena: | 4 ORDU |
Tolosar askorentzat ezezagun diren Douglas izeia eta Ugaran auzoa ezagutzeko aukera izan dute Alpino Uzturreren irteeran parte hartu dutenek, Iruntxurreko tontor haizetsura iristeaz gain. Tolosako itzuliaren bigarren etapa honetan 21 mendizale elkartu dira, eguraldia lagun izan dute eta Juan Inazio Elosegi ikertzailearen informazio interesgarriak jaso dituzte inguruko historia, toponimia eta mugei buruz. Hurrengo etapa urtarrilaren 15ean burutuko da, Ikaztegietatik Miralekura igoz eta Arzabalzara jaitsiz. Animatu!
*******************************************************************************************************************************
Martxa hau Tolosak Albiztur, Legorreta eta Ikaztegietakin dituen mugetatik pasatzen da.
Bertan ikusiko dugu Gipuzkoako zuhaitzik altuena. Gaur egun 63 metro neurtzen duen Douglas izeia da eta 3,98 metroko perimetroa du. Gainera, inguruan tamaina handiko 40 izei baino gehiago daude.
Iruntxurreko Burdinaroko herriska Albiztur eta Tolosa arteko mugan dago, ipar-ekialdetik hego-mendebaldera doan eta Aldaba eta Salubita errekak banatzen dituen mendi-lerro baten goialdean, Oria ibaiko arroaren ezkerreko isurialdean.
14,2 km. 631 m. 892 m. 04,00
Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 943652789 telefonora deituz.