2024,Abe 15

TOLOSAKO MUGAK 7 - BEDAIO (2. zatia) 2024-12-15




Irteera data: 2024-12-15
Bukaera data: 2024-12-15
Ordutegia: 08:30ean San Frantziskotik.
Herria: BEDAIO
Iraupena: 4 ordu

  • TOLOSAKO MUGAK 7 - BEDAIO (2. zatia) 2024-12-15 jardueraren irudiak
  • TOLOSAKO MUGAK 7 - BEDAIO (2. zatia) 2024-12-15 jardueraren irudiak
  • TOLOSAKO MUGAK 7 - BEDAIO (2. zatia) 2024-12-15 jardueraren irudiak
  • TOLOSAKO MUGAK 7 - BEDAIO (2. zatia) 2024-12-15 jardueraren irudiak
  • TOLOSAKO MUGAK 7 - BEDAIO (2. zatia) 2024-12-15 jardueraren irudiak
"Tolosako Mugak" ibilaldiko 7. eta azken zatia izango da.
Txango hau Bedaioko auzoan Tolosak Amezketa eta Azkaratekin (Araitz bailaran) dituen mugetatik pasatzen da.

Bedaiotik hasita Gurbil Haunditik, Zarate lepora iritsiko gara.
Handik, Elosuko bidea hartuz garai bateko Mikelete etxera jarraituko dugu Urreagako Haitza tontorreraino.
Ondoren, Araitz eta Bedaioko muga segituz, Balerdi azpiko mugarriak ikusiko ditugu.
Bukatzeko, Bedaiok Amezketarekin duen muga Infernuko erreka ondotik Bedaioraino.

Ikus ezazu bideoa: 


7. etapa Tolosako Mugak: Bedaio ( mendi irteera 2024/12/15 ) - YouTube





10 km.      ? 686 m.     ? 694 m.       ? 04:00


Ondoren, 14:00etan,  babarrun bazkaria, Bedaioko Abaetxe jatetxean ospatuko dugu.

Menua: Babarrunak, kostila, mamia eta kafea.


Prezioa: 40 € (bazkaria eta autobusa barne).


Irteera goizeko 08:30ean San Franziskotik.

Oharra: Bazkarira bakarrik doazenentzat, autobusa San Franziskotik 13:00etan aterako da.

Bazkaldu eta gero, Tolosara itzultzeko Bedaion 16:30ean izango da autobusa.


Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera: gure web orrian alpinouzturre.eus , info@alpinouzturre.eus emailera oharra bidaliz edota 747456014 telefonora deituz.


Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago