2019,Uzt 20
PUNTA SENYALADA (2.952 M.) - 2019 UZTAILA 20-21
Irteera data: | 2019-07-20 |
Bukaera data: | 2019-07-21 |
Ordutegia: | Irteera 06:00etan San Franziskotik |
Herria: | Vielha |
Iraupena: | 8,00 ordu |
2019,Uzt 20
Irteera data: | 2019-07-20 |
Bukaera data: | 2019-07-21 |
Ordutegia: | Irteera 06:00etan San Franziskotik |
Herria: | Vielha |
Iraupena: | 8,00 ordu |
Uztailaren 20 - 21eko mendi irteera Pirineotara izango da. Lleidako Arán bailarara izango da. Roca de Tolosa (2.345 m.) eta Punta Senyalada (2.952 m.) igoko ditugu, eta Conangles aterpetxean hartuko dugu ostatu.
Irteeraren bideoa :
https://www.youtube.com/watch?v=onA9kzBRjro&feature=youtu.be
Mulleres hirumilakotik Garona ibaiaren ondoraino doan mendikatean dago kokatuta Roca de Tolosa mendia (2.345 m.). Punta Senyalada (2.952 m.) berriz, Besiberri mendigunean.
Tolosa toponimoa mundu osoan zehar aurki daiteke, Mikel Telleriak "Enciclopedia de Tolosa" liburuan jaso bezala: Argentinan, Filipinetan, Venezuelan, Tasmanian, Kuban, Portugalen, Albaceten, Jaenenen, ... Mendi ezagun bat ere bada Cerro Tolosa izenekoa, Argentinako Patagonian, baina Roca de Tolosa ez da agertzen aipatutako entziklopedian. Hiri ezagunena Toulouse (okzitanoz Tolosa) izango da, Frantziako Languedoc eskualdean eta beharbada harekin izango du erlazioa Roca de Tolosa mendiak, Aran bailara nahikoa gertu dagoelako.
Eguraldia lagun baldin badugu Punta Senyaladatik Aneto, Maladeta, Mulleres, Besiberri Sur, Comaloforno eta Punta Alta besteak beste, ikusi ahal izango ditugu.
Uztailak 20:
Autobusaren irteera San Frantziskotik 06:00etan izango da.
Txangoa: Artiga de Lin (1.393 m.) - Roca de Tolosa (2.345 m.) - Bassa d´Oles (1.600 m.).
13 km. 952 m. 745 m. 6
Aterpetxeraino (dutxa beroa eta wifi badaude) autobusez joango gara.
Uztailak 21:
Txangoa: Conangles aterpetxea (1.555 m.) - Punta Senyalada (2.952 m.) - Caldes de Boí (1.470 m.).
15,7 km. 1.397 m. 1.482 m. 8
Prezioa: aterpetxean pentsio erdia eta autobusa barne.
Bazkideak: 70 euro.
Ez bazkideak: 75 euro.
Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, info@alpinouzturre.eus emaila bidaliz edo 943652789 telefonora deituz.