2016,Abe 18

SAN MIGEL - LARRAZPIL - GOLDARATZ 2016-12-18

Irteera data: 2016-12-18
Bukaera data: 2016-12-18
Herria: GOLDARATZ
Iraupena: 4,30 ordu

  • SAN MIGEL - LARRAZPIL - GOLDARATZ 2016-12-18 jardueraren irudiak

Urte amaieran etorri gera

Gu babarrunak jatera

Mendirik mendi ibili ondoren

Urtea ondo amaitzera

Euskal Herria igaro degu

Aurten batetik bestera

Bi mila ta hamazazpi ere

Hortan saiatuko gera

Kontutan lasai ibiltzen gera 

Korri Berazubi erdian

Beroa, hotza, denetatikan

Pasatzen degu mendian

Ardo fresko zatoan degu

Nahi dunak ura iturrian

Ea berriro elkartzen geran

Uzturren urte berrian

Hitzak : Joxemi Saizar 

Doinua : Loriak udan

*******************************************************************************************************************

Urte guztian ibiltzen gera

mendia zaigu atsegin

eguraldia ona nahiago

txarra baldin bada berdin

GPSa ta iparorratzik

beti dugu gurekin

baina gaurkoan galdu zaizkigu

Joxemi   Kepa  eta Fermin

Hitzak : Xabier Olano /  Nekane Tolosa

Doinua : Loriak udan

************************************************************************************************************************************

Aralarko inguru eder batean ibiliko gara, San Migeletik, Goldaratzera, Larrazpil mendia  ( 1.069 m ) igoz.

Pagadi ederrez eta goroldioz estalitako karstez jantzita.Paisaia ederrez gain, hor izanen dugu Larrazpilgo trikuharri erraldoia, antzinako garaien lekuko.

Irteeraren bideoa :

https://www.youtube.com/watch?v=8UwP9McoBk0

Irteera : goizeko 08:30ean San Franziskotik.

Bazkideak : 13 euro

Ez bazkideak : 15 euro

Luzera  : 16 km

Iraupena : 4,30 ordu.

Igoera guztira : 398 m.

Jetsiera guztira : 916 m.

Ondoren  (14:15ean) urteroko bazkaria, Goldaratzeko Etxeberri Jatetxean.

Bazkaria : 28 euro

Oharra: Bazkarira bakarrik doazenentzat, autobusa San Franziskotik 12:30ean aterako da.

Informazio gehiago eta izena emateko 3 aukera : gure web orrian alpinouzturre.eus  ,  info@alpinouzturre.eus  emailera oharra bidaliz edota 943652789  deituz.

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago