2018,Eka 09

GUARA MENDIZERRA ( HUESCA ) - 2018 EKAINAK 9-10




Irteera data: 2018-06-09
Bukaera data: 2018-06-10
Herria: GUARA

  • GUARA MENDIZERRA ( HUESCA ) - 2018 EKAINAK 9-10 jardueraren irudiak
  • GUARA MENDIZERRA ( HUESCA ) - 2018 EKAINAK 9-10 jardueraren irudiak

Mendizerrako Parkeak eta Guarako arroilek Pirinioen jatorrizko izaera gordetzen dute. Zintzur eta amildegiz osatutako multzoa da.



Bi txango izango dira asteburu horretan egingo direnak :


1.- Arguisen herria pasa eta ezkerrean dagoen pista batean hasi. Lehenengo mendia  Peiró (1579 m.), hemendik  Gratal  (1567 m.) mendi aldera hartu eta baten batek nahi badu, Pico de la Calma egin dezake. Bukaera Arguis urtegian bukatuko da. Iraupena 5-6 ordu. Pico de la Calma egitera joaten direnek, ordu bat gehiago.


2.- Sta. Cilia del Panzano-tik atera eta Nocito-n bukatu; Tozal de Guara (2077 m.) da igo behar dugun mendia. Igo eta jeitsi, gutxi gorabehera 7 ordu.



Prezioa: bazkideek 60 euro ordaindu beharko dute eta ez bazkideek 63 euro.  
Ordaindu beharreko zenbatekoan autobusa eta aterpean pentsio erdia sartzen da. 

Autobusaren irteera larunbatan 06:30ean San Frantziskotik izango da.

Informazio gehiago eta izena emateko 943652789 telefonora deitu.






Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago