2017,Uzt 21
SPIJEOLES (3.065 M.) - 2018 UZTAILA 21-22
Irteera data: | 2017-07-21 |
Bukaera data: | 2018-07-22 |
Ordutegia: | 06:30ean, San Frantziskotik |
Herria: | SUPERBAGNERES |
2017,Uzt 21
Irteera data: | 2017-07-21 |
Bukaera data: | 2018-07-22 |
Ordutegia: | 06:30ean, San Frantziskotik |
Herria: | SUPERBAGNERES |
Azken irteeren bolada txarra gaindituz, arrakasta handia izan du Pirinioetara antolatutako asteburuak, guztira 33 mendizale elkartuz, horietako asko berriak taldean. Larunbatean, Superbagneres eski estaziotik lainopean eta sirimiriarekin abiatu, eta eguraldi motelak ez gintuen utzi ibilaldi osoan, Ceciré mendia igotzerakoan eta Espingo aterpera jaisterakoan.
Igandean, lainotsu jaiki bazen ere, berehala, altuera hartu bezain pronto, eguzkia ikusteko parada izan genuen Espingo aterpetik Spijeoles mendi tontorrera eta handik aterpera itzuli eta Astauko etxalderaino jaisterakoan. Tartean elurtegi batzuk eta igoera eta jaitsiera harritsuak izan genituen bidean.
Eta Spijeoleseko tontorretik bista ederrez gozatzeko aukera izan genuen, bezperaren partez, inguruko mendi guztiak ikusiz.
****************************************************************************************************Uztailak 21:
Autobusa 06:30ean aterako da San Frantziskotik.
Txangoa: Superbagneres eski estaziotik Céciré mendia (2.403 m.) igoko dugu eta ondoren Espingo aterperaino.
Iraupena: 6 ordu.
Uztailak 22:
Txangoa: Espingo aterpea (1.960 m.) - Spijeoles (3.065 m.) - Espingo aterpea - Granjas de Astau (1.140 m.).
Iraupena: 8 ordu.
Bazkideak : 70 euro (autobusa eta aterpea pentsio erdia barne).
Ez bazkideak : 75 euro.
Informazio gehiago eta izena emateko info@alpinouzturre.eus emaila bidaliz edo 943652789 telefonora deituz.