Urriaren 21ean, XXII Hernialdeko rollerski igoera lehiatu da Alpino Uzturrek antolatuta.
48 eskiatzailek hartu dute parte.
June Aranburu garaile sortatu da klasiko eran emakumezkoen lasterketan (3,2 km.), helmugan 16´58" denbora eginez. Naroa Amantegi bigarren sailkatu da, Olaia Plazas laugarren eta Uxue Garin bostgarren.
Libe Currasek infantil mailako (U-14 y U-12) emakumezkoen lasterketa irabazi du klasiko eran, helmugan 07´35" denbora eginez. Inge Arin hirugarren izan da.
Alpino Uzturreko Harkaitz Labeagak, Igor Aranburuk, Migel Zeberiok, Peio Gorostegik, Patxi Amantegik, Luis Ángel Gonzalezek eta Julen Juaristik ere partu hartu dute.
Lasterketa hau aurrera atera zedin lagundu duten guztiei eskertza eman nahi die antolakuntzak.