2016,Mar 22

8 DOMIN IRAUPEN ESKIKO ESPAÑAKO TXAPELKETAN


  • 8 DOMIN IRAUPEN ESKIKO ESPAÑAKO TXAPELKETAN albistearen irudiak

Martxoaren 18tik 20ra, Candanchun, Españako iraupen eskiko txapelketak jokatu ziren. 

Alpino Uzturreko eskiatzaileek uzta polita lortu zuten, zortzi domin guztira.


Imanol Rojok urrezko hiru domin lortu ditu: klasiko estiloan (15 km.), estilo librean (15 km.) eta errelebotan (Ioseba bere anaiarekin eta Irungo Maialen Lopezekin batera). Honenbestez, Alpino Uzturre 6. urtez Españako txapeldun sortatu da.

Ioseba Rojok urrezko domin bat lortu du: erreleboka (Imanolekin eta Maialenekin batera). 

Irati Izagirrek, junior mailan, klasiko estiloan (7,5 km.) 3 postua egin zuen eta 2.a libre estiloan (10 km.).

Mikel Plazasek, kadete mailan, klasiko estiloan (7,5 km.) 3. postua egin zuen (bigarrenarengandik 22 zentesimara), eta 2.a estilo librean (7,5 km.). 

Olaia Plazasek, infantil kategorian (bere 1. urtea), seigarren postua lortu zuen klasiko estiloan (5 km.), eta bostgarrena estilo librean (5 km.).

Zorionak guztioi!!!


Hurrengo hitzordua  Euskadiko txapelketan izango da, apirilaren 2an eta 3an Belaguan.


 

 














Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago