Denboraldia amaitu eta atseden hartzen ari da Imanol Rojo iraupen eskiatzailea.
"Denboraldia ez da batere erraza izan, eta, une askotan
ezinean ere ibili naiz. Fisikoki ez naiz batere ondo sentitu, eta horrelakoetan
denboraldia oso luze egiten da. Ehuneko ehunean egonda zaila izaten da sailkapen on bat
lortzea, beraz, pentsa gaizki egonda. Atsedena ondo etorriko zait berriro ere eskiak gogotsuago
hartzeko".
"Ez daukat garbi hurrengo urtean jarraituko dudan. Nire asmoa beste urte bat jarraitzea da,
baina, federazioarekin hitz egin beharra daukat lehenik. Datorren urtean zein
baldintza izango ditugun ikusi beharra daukat erabaki bat hartu baino lehen".
"Arazo asko izan ditut aurtengo denboraldian Munduko Kopan,
eta, azkenerako denboraldia amaitzeko desiran nengoen. Eskiak albo batera
uzteko gogoa, eta deskonektatzeko beharra neukan. Gainera,
denboraldia inoiz baino lehenago amaitu dugu, eta horregatik lehenago mendi lasterketak egiten hasi naiz. Oso gogotsu nengoen korrika hasteko".
"T2T mendi lasterketan parte hartuko dut. Gogotsu nago lasterketarako, eta
lehen postuetan ibili naitekeela iruditzen zait".