2024,Eka 30
2024,Eka 30
Ekainaren 30an, Etxarri Aranatzen (Nafarroa), mendi lasterketen Euskal Herriko Kopa Linearako puntugarria izan dan bostgarren proba lehiatu da.
Emakumezkoen Lineako mendi lasterketan (21 km. eta 1.269 m. desnibela metatua), Ainhoa Intxausti bigarren sailkatu da.
Helmugan 2:17´27" denbora egin du.
Naroa Uria 12. postuan sailkatu da, Argider Txurruka 21.ean eta Larraitz Larrarte 32.ean.
Gizonezkoetan Andoni Uzkiano 13. postuan iritsi da (2:00´49" helmugan), Aitor Eceiza 14.ean eta Jon Ander Iparragirre 47.ean.
Aldi berean, junior, jubenil eta kadete mailakoentzako Euskal Herriko Kopa Linearako puntuagarria izan dan bigarren mendi lasterketa izan da.
Emakumezkoen jubenil mailan (10 km. eta 523 m. desnibela metatua) Selma Telletxea irabazle sortatu da, helmugan 1:08´34" denbora eginez.
Euskal Herriko Kopako hurrengo hitzordua Bidarrain (Behe Nafarroa) izango da, uztailaren 20an.
¡¡¡Bejondeizuela guztioi!!!