2018,Urr 11
2018,Urr 11
"Aralar, mundua leku den lurra" filma Leidor zineman eskeini zen urriaren 24an, baina orain Tolosaldeako hainbat herritan ere izango da ikusgai.
Aralar mendilerroari buruz inoiz egin den film ikusgarriena eta landuena da. Izan ere, irudi liluragarriez gain, Pello RamÃrezen musika zirraragarriaz ere gozatzeko aukera ezin hobea izango da.
Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute.