2015,Ira 01

Carlos Manterola Mont Blanceko ultra trailean


  • Carlos Manterola Mont Blanceko ultra trailean albistearen irudiak

Carlos Manterola Mont Blanc ultra traileko irteeran.

Carlos Manterola hernialdearrak Mont Blanceko ultra trailan parte hartu eta amaitu zuen.
Esperientzi bikaina izan dela azaldu du, sekulako giroa eta paraje ederra.
Ibilbidea korrika egiteko ez dela egokiena azaldu du, harritsua baita eta ilara handiak 
sortu zirelako. Helmugara 652. postuan iritxi zen, 39 ordu eta 34 minutuko denborarekin.
Argazkian Carlos Chamonixeko helmugara ailegatzen.
Bejondeizula Carlos!!!

 
Garikoitz Zumeta anoetarrak berriz, Italiako Tor des Geants mendi lasterketa prestatzen
darrai. Horaingo honetan Valle de Tena trailean hartu du parte. Itxaropentsu aurkitzen 
da Garikoitz froga italiarrari begira, lasai, izan ere 78 kilometroko luzera zeukan Huescako traileko ibilbidean sensazio onak izan baititu. Helmugan 18 ordu eta 44 minutuko denbora egin zuen.

Horrez gain, taldeko beste hainbat kidek
ere beste zenbait mendi lasterketetan 
hartu zuten parte.
Mara Varelak eta Ioseba Rojok Errioxako
Castañares herrian izan ziren.
Carlos Gorria Lezamako Mugetatik egiten 
izan zen (19. postua egin zuen helmugan).
Elizondon berriz, Josu Oiarzabal (helmugan 26. postuan), Mikel Ugartemendia, Marian Rosa (bere mailan 3. postuan), Aitor Bidaurreta eta Julian Galarza izan ziren.






Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago