2015,Urr 19
2015,Urr 19
Iraupen eskia
praktikatzeko ekipoaren erosketa konplexua da. Egin nahi dugun aktibitaterako
eta eman nahi diogun errendimendurako material egokia izan behar da, hau da,
erabili nahi dugun modalitatearen eta gure prestakuntza fisikoaren arabera. Erosoa
izatea eta arropa arina eta izerdia pasatzen uzten duena izatea oso
garrantzitsua da.
Hasiberriak baldin bagara, estilo klasikoan hastea komeni da. Material gogorraren erosketarako (eskiak, finkapenak, botak eta bastoiak) adituen aholkuak jarraitzea komeni da, erosketan asmatzen lagunduko digutelako.
Eskiak
Hastapenetan gomendatutako eskiak erdialdean eskamak dituztenak dira, igotzeko egokiagoak direlako, eskiak atzeraka joaten utzi gabe. Eski merkeak izaten dira eta mantenu errazekoak.
Gaur egun eski motzak erabiltzen dira kontrol hobea izateko eta zabalak egonkortasun handiagoa lortzeko.
Eskien neurria eskiatzailearen pisua eta alturaren arabera kalkulatzen da eta fabrikatzaile bakoitzak normalean taula bat ematen du bere markako eskietarako gomendatutako neurriekin.
Finkapenak
Finkapenek eskiak botekin lotzen dituzte eta gure gorputzaren indarra eskiari transmititzeko balio dute. Orpoa beti libre geldituko zaigu, teknika hobeto egiteko.
Iraupen eskiko botak, alpino erako eskiekin konparatuta, oso erosoak dira. Iraupen eskiko ekipo ona aukeratzeko elementu garrantzitsuak dira eta oinari oso ondo egokitzea beharrezkoa da.
Kirol zapatila edo mendiko bota baten itxura du; bota biguna da, arina eta zola erdigogorra dauka, oina makurtzen uzten duena eskia bultzatzeko eta teknika zuzena erabiltzeko. Bere aukeraketa kontu handiz egin behar dugu eta taila eta modelo desberdinak probatu behar ditugu erosketa burutu baino lehen.
Marka eta modelo desberdinak daude eta gure oinera hobeto egokitzen dena aurki dezakegu beti.
Zola merkatuan dauden finkapen mota baterako prestatuta dagoela hartu behar da kontuan. Erosi behar dugun bota erabili behar dugun finkapenera egokitzen dela egiaztatzea garrantzitsua da.
Bastoiak
Bastoiak bultzatzeko eta egonkortasuna lortzeko balio dute. Beira-zuntzezkoak gomendatzen dira, aluminiozkoek ez dutelako ondo hartzen dardarak. Behar ditugun bastoien neurria jakiteko zure luzera eta kalkulagailua bakarrik behar dituzu. Biderketa egitea bezain erraza da.
Estilo klasikoan, gure altuera 0,84rekin biderkatu behar dugu. Hasiberria baldin bazara, beheraka borobiltzea gomendatzen da, bastoia baxua izanda kontrol hobea lortzen delako eta teknika dominatzea errazagoa delako, postura erosoagoa izango dugulako.
Neurri egokia gutxi gora behera lortzeko beste sistema bastoia gorputzaren ondoan jartzea da eta estilo klasikorako bastoiak besaperaino iritsi beharko luke.
Uhala da alor oso garrantzitsua. Eskuari egokitu behar zaio eta erregulagarria izan behar du. Eskularrua bezala egokitzen direnak dira aproposenak.
Eskiko arropari buruz, gogoratu behar da iraupen eskia praktikatuz gorputz osoa lantzen dugula, beraz ez dugu arropa gehiegi jantzi behar.
Hasiberri batzuk alpino erako eskiko arropa erabiltzen dute, erabat desegokia kirol honetarako, oso deserosoa delako eta bero handiegia ematen duelako. Arropa arina eta izerdia ateratzen uzten duena erabiltzea gomendatzen da, txirrindulariek neguan erabiltzen duten modukoa.
Iraupen eskirako janzkera gomendatua da:
·Neguko galtza elastiko luzeak, edo xendazaletasun edo kirol galtzak
·Barruko kamiseta termikoa, izerdia ateratzen uzten duena (polipropileno, poliester?.) Kotoirik ez sekula.
·Bigarren kapa, hezetasuna pasatzen uzten ez duena.
·Kanpoko haize-babesa, xira fina modukoa eta hezetasuna pasatzen zuten duena
·Gerriko poltsa handia, edaria, janaria eta xira gordetzeko. Besterik ezean, motxila txikia
·Izerdia pasatzen uzten duten galtzerdi finak
·Eskularru finak, eskutokia ondo heltzeko, haizeaz eta hezetasunaz babesten dutenak
·Hotz handia egiten duenean gorroa, arina eta hezetasuna pasatzen zuten duena
·Eguzkitako betaurreko homologatuak eta arinak. Mendiko bizikletan erabiltzen direnak gomendatzen dira.