2022,Abe 01
2022,Abe 01
EMF-FVMk bere federatu guztiei balio erantsia ematen jarraitu nahi du, eta joan den astean doako APP berria aurkezten bazen, kasu honetan Aterpeen Elkarrekiko Korrespondentzia Elkartearekin egindako akordioaren berri ematen da. Akordio horren bidez, EMF-FVMko federatu guztiok deskontuak lortuko ditugu kudeatzeko zailak eta garestiak diren baina, aldi berean, funtsezkoak diren kirol-instalazio horietan, mendiko jarduera asko egin ahal izateko, eta modu seguruan.
Akordioa 2023ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta bertan daude sartuta Aragoi, Asturias, Balearrak, Kanariak, Katalunia, Madril, Murtzia, Nafarroa eta Valentziako federazioek kudeatzen dituzten aterpeak, EMF-FVMz gain.
EMF-FVMren federazio-lizentziak ez du barne hartzen FEDMEk kudeatzen duen Europako Elkarrekikotasun Hitzarmenaren aterpeetako erabiltzaileentzako deskontua.