2024,Ira 17

IMANOL ROJO, MUNDUKO TXAPELDUN


  • IMANOL ROJO, MUNDUKO TXAPELDUN albistearen irudiak

Irailaren 15ean, Imanol Rojo munduko rollerskiko txapeldun sortatu da Italiako Alpe Cermis eski estazioan (15 km., klasiko estiloan). 

Helmugan 45´38" denbora markatu du helmugan. 

Hasieratik erritmo bizia ezarri zuen eta bukaeraino eutsi zion. 

Atzetik bi norbegiar helmugaratu ziren 8" eta 20"ra. 


"Banekien oso ondo entrenatu nintzela uda guztian, baina ez nuen espero irabaztea. Iraupeneko eskiatzaileak falta ziren, baina Munduko Txapelketa ofizial bat da". Aurten Norvegiako entrenatzaile batekin ari da Imanol.


Bejondeizula!!!



Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago