Martxoaren 5an Imanol Rojok ezin izan du denboraldiko helburua bete iraupen eskiko munduko txapelketan, Finlandiako Lahti hirian.
Bere helburu nagusia 50 kilometroko skating estiloan lehenengo 20 postuetan sailkatzea zen.
Bere eskietan eduki zituen arazoengatik utzi behar izan zuen lasterketa.
Imanolek zera azaldu digu: "Ibilbidea oso gogorra zegoen, eta egoera horretan eskien kantoiak baldintza onenetan edukitzea ezinbestekoa da, eta niri apurtu egin zaizkit kilometro gutxitara. Jeisten deskontrolatuta nindoan, eta goruntz frenatuta. Boskarren kilometroan lehenengoarengandik 07 segundora nindoan, baina hamargarrenean erretiratu egin behar izan nuen. Denboraldi osoa lasterketa honetara bideratuta neukan, eta gertatutakoa oso gogorra izan da. Gertatutakoa ondo aztertu behar degu. Ezin da horrelako zerbait berriro gertatu".
¡¡¡Aupa Imanol!!!