2020,Abu 22

IMANOL ROJO, AURREDENBORALDIAN


  • IMANOL ROJO, AURREDENBORALDIAN albistearen irudiak

BERRIAn eginiko adierazpenetan, Imanol Rojo ilusioz beteta eta gogotsu azaltzen da neguko denboraldiari begira.


"Uztailean, egonaldi bat egin nuen Andorran, eta orain beste batean nago berriro".


"Egonaldietan hiru entrenamendu egiten ditugu egunero. Jeiki bezain pronto, 30 edo 40 minutuko korrika saio bat edo indar ariketak egiten ditugu. Ondoren, gosaldu, eta entrenamendu luze bat egiteko aprobetxatzen dugu. Gehienetan, rollerskiko edo bizikletako saio luzeak izaten dira. Arratsaldean, berriro rollerskian edo gimnasioan aritzen gara. Horrela zazpi egunetan, ez dugu besterik egiten".


"Behin abuztuaren erdialdetik aurrera, egunero rollerskian ibiltzea tokatuko zait. Eta iraila iristeko gogoz nago, glaziarretara joateko eta eskiak janzteko".


"Izugarri gozatzen dut entrenatzen. Entrenamendu guztiak lagun artean egiten ditut".


"Nire pasioa da oraingoz. Ahal dudan bitartean honetan jarraitu nahiko nuke. Familiarengandik eta lagunengandik urrun egotea da denetan gogorrena".


"Munduko Txapelketa jokatuko dut Oberstdorf herrian [Alemania], eta jauzi txikiak ematen jarraitu nahiko nuke 2022ko Olinpiar Jokoei begira".


Zorte on Imanol!!!





Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago