2024,Urr 19

IMANOL ROJOK ERREKOR BERRIA EZARRI DU


  • IMANOL ROJOK ERREKOR BERRIA EZARRI DU albistearen irudiak

Urriaren 19an, XXIII Hernialdeko rollerski igoera lehiatu da Alpino Uzturrek antolatuta.


47 eskiatzailek hartu dute parte.


Munduko txapelduna den Imanol Rojok marka guztiak apurtu ditu eta lasterketaren errekor berria ezarri du (11´41"). 

June Aranburu garaile sortatu da skating eran emakumezkoen lasterketan (4 km.).


Klasiko eran, gizonezkoetan, Harkaitz Labeaga laugarren sailkatu da (3,2 km.), eta Igor Aranburu seigarren. 

Eta emakumezkoetan, Naroa Amantegi hirugarren helmugaratu da, Olaia Plazas bostgarren, Magali Lekue seigarren eta Inge Arin bederatzigarren. 


Eta gaztetxoen mailan emakumezkoetan Libe Curras irabazle sortatu da (1,5 km.).


Alpino Uzturreko Migel Zeberiok, Julen Juaristik eta Luis Ángel Gonzalezek ere partu hartu dute.


Lasterketa hau aurrera atera zedin lagundu duten guztiei eskertza eman nahi die antolakuntzak.



Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu zure nabigazio experientzia hobetzeko. Cookie Politikan sartu eta informazio gehiago aurkituko duzu.
Onartu | Informazio gehiago